XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarrai dezaiodan Xenyelar'en beste ateraldiei.

Ba-zan Errenderi'n garai artan Joxe Erramon Loinaz zeritzan gizon bat, Xoxua'ren semea esaten ziotena.

Azkarra gizona.

Irabazia zun, an bere zankoa.

Artu eman guzietan, naiz garbi naiz illunetan, sudurra ederki sartzen zekiena, dirua irabazi truke.

Auxe esan didate beintzat ezagutu zutenak.

Gaiztoa zanik ez diot gero nik, ori Jaungoikoa'k besterik ezin esan bailezake.

Diru-zalekeri ta tranpakeri aiek umetandik omen zetozkin.

Bein baño geiagotan, mutil-koxkorra zala, aitak esnea saltzera bidali ta txanpon batzuek bereganatzeagatik, ibaiko ur-txantxilla batzuek esneari botatzen bai omen zekien.

Xenpelar'ek jakin, eta bertso auek bota zizkan:(Maritxu nora zuaz... bezela kanta zenezake).

Esnea saltzen zuan
urari nasiya:
etzuan karrukakin
erreko paziya.

Mutiko abilla zala
zeukan pantaziya.

Txoruak engañatzen
orduko asiya.

Jose Antonio onek ba-zuan beste anai bat, Jose Erramon, onei ere Xoxua deitzen zioten.

Bein pelota-partidu bat Añabitarte'ko soroan jokatzen ikusi ondoren, Xenpelar'ek bertsotxo auek zuzendu zizkan: (Leengokoak bezela abestu).